"Merkataritza eta marketina" lanbide-arloaren barruan bi lanbide-eremu handi bereizten dira:
• Merkaturatzea: merkataritza-jarduerak, kontsumoa, marketina eta merkatuen ikerketa.
• Logistika eta garraioa: hornikuntza, biltegiratzea, salgaien eta bidaiarien garraioa.
Zerbitzu-sektorearen barruko lanbide-arlo honek sektore arteko izaera nabarmena du, merkataritza-banaketarekin zerikusia duten jarduerak eta enpresak hartzen dituena, adierarik zabalenean: merkataritza (handizkakoa eta txikizkakoa), garraio-jarduera osagarriak, biltegiratzea eta operadore logistikoak, eta enpresentzako zerbitzuak marketinaren, merkatuen ikerketaren eta publizitatearen esparruan.
Familiako tituluen eskema orokorra: Merkataritza eta marketina
Baliozkotzeei buruzko taula orientagarria: Merkataritza eta marketina
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
Baliozkotzearen eta salbuespenaren eskema eta kontzeptuak. Zeharkako moduluen baliozkotzea
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
GMHZ (LH) dela-eta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak
(Lanbide Heziketako titulazioen eta graduko unibertsitate titulazioen kredituak aitortzea)