26/10/2021

EUSKOSKILLS 2021

Urriaren 20an eta 21ean egin dira 2021eko EuskoSkillak, 18 txapelketen barruan. Giro zoragarriaz gozatu ahal izan da, eta SpainSkills probetan txapeldunek zer topatuko duten simulatu da bertan.

 

Gure zentroak, CIFP Txurdinaga LHII zentroak, 2 lehiaketatan parte hartu du:

 

- Web Aplikazioen Garapeneko zikloan, Mikel Martín eta Yeray Li ikasleekin. José Manuel Insausti izan da tutorea, eta, gainera, proba honetan, gure zentroa izan da koordinatzailea. Laura Folgadok egin du koordinazioa.

- Sareko Sistema Informatikoak Administratzeko Zikloan, Jon Ander Herrero eta Mikel Sandoval ikasleek parte hartu dute, eta beren tutorea Urko Zuñiga izan da.

 

Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei, irakasle tutore eta koordinatzaile guztiei, eta, oro har, antolatzaileei egindako lan bikainagatik, eta, bereziki, zorionak web-aplikazioen garapeneko skill-a irabazi duen gure txapeldunari, Mikeli. ¡¡ Zorte handia SpainSkillsi begira !!

EuskoSkills 1 EuskoSkills 2 EuskoSkills 3 EuskoSkills 4