25/11/2022
BELDUR BARIK

Zentroko ikasleek Beldur Barik lehiaketarako egindako bideoa eta lotutako Radio Euskadiko elkarrizketa
Asun, Estibaliz, Iratxe, Andere, Nora eta Veroh, CIFP Txurdinaga LHIIko Gizarteratzeko 1. mailako ikasleak Beldur Barik 2022 edizioan parte hartu dutenak (klaseetako beste talde batzuek egin duten moduan), Radio Euskadin egindako elkarrizketarako hautatuak izan dira, ideiak nola sortu ziren eta zein zen helarazi nahi zuten mezua lehiaketara aurkeztutako bideoarekin komentatzeko asmoarekin.
Aipamen berezia egitea bideoa eskaintzen dioten eta elkarrizketan islatzen den bezala Mari izena duen emakumeari.
ESKERRIK ASKO eta zorionak GUZTIOI egindako lanagatik eta azaroaren 25erako zuen bideoarekin egindako ekarpenagatik!