25/01/2023

LEARTIKER

Pasa den urtarrilean Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategiko goi-mailako zikloko ikasleak Markinara joan ziren, Leartiker-en instalazioak ezagutzera.

Zentro teknologiko hori parte hartzen ari da zenbait proiektu berritzailetan, zeintzutan elikagai osasuntsu eta jasangarriak produzitzeko proteina-iturri berriak erabiltzen dituzten. Hala nola, onddo- eta intsektu-espezieak.

Lehen mailako ikasleek egiaztatu izan zuten punta-puntako lantoki horietan elikagaiak analizatzeko erabiltzen dituzten hainbat teknika eta beraiek hurrengo erronkarako prestatzen ari direnak berberak direla.

Irteera hori bigarren mailako ”Enpresa eta ekimena” moduluarekin ere lotuta zegoen, bi enpresa-proiektu ezagutu genituelako. Bi startup-eko (Insekt Label Biotech eta Innomy) ekintzaileek beren negozioak aurkeztu zizkiguten.

Informazio gehiago

Leartiker