12/05/2023
EuskoSkills 2023

Azken 3 egunetan, gure ikasleek gogor parte hartu dute EuskoSkilletan, honako espezialitateetan: Erakusleiho-apainketa, Laborategi kimikoko teknologia, Web garapena, Mugikorretarako aplikazioen garapena, Zibersegurtasuna eta Sareko sistemen administrazioa.
Zorionak parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei, baina, batez ere, sarituei!
- Mikel Ayala, urrea Web garapenean.
- Martín Caño, urrea mugikorretarako aplikazioen garapenean.
- Jasone Pereda, zilarra laborategiko teknologian.
- Jodith Zegarra, brontzea erakusleihoetan.









