"Elektrizitatea eta elektronika" lanbide-arloak produkzio-jardueren multzo zabala hartzen du bere baitan. Ikasteko, lanbide-konpetentziari dagozkion argi eta garbi bereizitako hiru arlo handitan bildu dira:
• Elektrizitatea: energia elektrikoa banatzeko eta garraiatzeko sareak, transformazio-zentroak eta eraikin eta industrietako instalazio elektrikoak biltzen ditu, baita Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan jasotako konpetentzia guztiak ere.
• Elektronika: tresneria elektronikoa muntatzeari eta konpontzeari dagokio.
• Telekomunikazioak: irrati-etxeak eta telebista-etxeak, telefonia zelularra eta Telekomunikazio Azpiegitura Komunari buruzko araudiaren esparruan aintzat hartutako instalazio guztiak.
Familiako tituluen eskema orokorra: Elektrizitatea eta elektronika
Baliozkotzeei buruzko taula orientagarria: Elektrizitatea eta elektronika
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
Baliozkotzearen eta salbuespenaren eskema eta kontzeptuak. Zeharkako moduluen baliozkotzea
(Dokumentu honen edukiak EZ du administrazio-ondoriorik. INFORMAZIO hutseko helburua du)
GMHZ (LH) dela-eta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak
(Lanbide Heziketako titulazioen eta graduko unibertsitate titulazioen kredituak aitortzea)