
Rosa Elizalde
orientacion@fptxurdinaga.com
Lanbide-Informazio eta Orientazioko Zerbitzua –LIOZ- Hezkuntza Komunitateko laguntza-baliabide bat da, barne zein kanpoko erabiltzaileentzat lan egiten duena, baina batez ere ikasleentzat.
Xede nagusia, Europatik markatutako ardatz estrategikoekin bat eginda, ikusgarri, eskuragarri, hurbil, erabilgarri eta kalitatezkoa den eta sarean konektatua dagoen zerbitzu gisa funtzionatzea da.
Gure ikastetxeko Lanbide Orientazioko eta Tutoretzako Planak -POPAT- , 2018-2021eko Lanbide Heziketako V. Euskal Planarekin batera, "4.0 gizartearen benetako beharretara egokitutako lanbide-orientazioa bultzatzen eta garatzen" laguntzen du.
Bertan, hainbat helburu eta ekintza biltzen dira irakasle-tutoreari, ikasleei, hezkuntza-komunitateko gainerako kideei eta ikastetxetik kanpoko pertsona, enpresa eta erakundeei zuzenduta.
Zertan lagunduko dizut?
Orientazioko moodlea goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleentzat
Orientazioko Google-sites erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleentzat