Jaime Corrales

urratsbat@fptxurdinaga.com

Urratsbat, Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako programa da.

Informazio-liburuxka

Urratsbat programa honako hauei zuzentzen zaie: erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduraduna.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia enpresa bihurtzen errazten dion aholkularitza zerbitzu integral.