INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

SAREKO INFORMATIKA-SISTEMEN ADMINISTRAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

GOI MAILA

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Sistema eragileak ezartzea. (264 o.)
• Sareak planifikatzea eta administratzea. (198 o.)
• Hardware oinarriak. (99 o.)
• Datu-baseak kudeatzea. (198 o.)
• Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak. (132 o.)
• Sistema eragileak administratzea. (120 o.)
• Sareko zerbitzuak eta Internet. (120 o.)
• Web aplikazioak ezartzea. (100 o.)
• Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea. (60 o.)
• Segurtasuna eta erabilgarritasun handia. (100 o.)
• Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.

Profesional hau gai izango da:
• Zerbitzariko sistema eragileak administratzeko, eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzeko eta konfiguratzeko, kalitate-baldintzetan, sistemaren funtzionamendua ziurtatzera begira.
• Sareko zerbitzuak administratzeko (web, mezularitza elektronikoa eta fitxategi-transferentzia, besteak beste), eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzeko eta konfiguratzeko, kalitate-baldintzetan.
• Datu-baseak ezartzeko eta kudeatzeko, eta, eginkizun horretan, kudeaketa-softwarea instalatzeko eta administratzeko, kalitate-baldintzetan, ustiapenaren ezaugarrien arabera.
• Hardware gailuen errendimendua ebaluatzeko, eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, funtzionamendu-beharren arabera.
• Sare telematikoen azpiegitura zehazteko, eta, eginkizun horretan, eskemak egiteko eta tresneria eta elementuak hautatzeko.
• Komunikazio-tresneria sare telematikoen azpiegituretan integratzeko, eta haien konektagarritasuna ziurtatuko duen konfigurazioa zehazteko.
• Erabiltzaileak ustiapen-zehaztapenen arabera administratzeko, eta sarbideak eta sistemaren baliabideen erabilgarritasuna bermatzeko.
• Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzeko eta haren funtzionaltasuna berrezarriko duten neurri zuzentzaileak hartzeko.
• Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzeko eta/edo egiteko (lan horiek programatuz eta betetzen direla egiaztatuz), lan-kargen eta mantentze-planaren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Sistemen administrazioko teknikaria.
• Informatikako arduraduna.
• Internet zerbitzuetako teknikaria.
• Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
• Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
• Telelaguntzako teknikaria.
• Datu-baseen administrazioko teknikaria.
• Sareetako teknikaria.
• Sistemen gainbegiratzailea.
• Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
• Web inguruneetako teknikaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sare-azpiegitura (intranet, Internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.