MERKATARITZA ETA MARKETINA

SALMENTAK ETA MERKATARITZA-ESPAZIOAK KUDEATZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

GOI MAILA

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Erakusleiho-apainketa eta merkataritza-espazioen diseinua. (140 o.)
• Produktuak eta sustapenak salmenta-puntuan kudeatzea. (80 o.)
• Salmenta-taldeen antolamendua. (100 o.)
• Salmenta- eta negoziazio-teknikak. (100 o.)
• Marketin-politikak. (198 o.)
• Merkataritza-ikerketa. (132 o.)
• Marketin digitala. (198 o.)
• Biltegiratzeko logistika. (100 o.)
• Hornitzeko logistika. (80 o.)
• Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa. (198 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Merkatuei buruzko informazio fidagarria lortzea, aztertzea eta antolatzea, estatistikako teknikak aplikatuta, eta informazio-sistema eraginkorra (MIS) ezartzea, marketin-ekintzak egiteko lagungarria izango dena.
• Merkataritza-estrategiak eta -ekintzak definitzea eta salmenta-indarrak kudeatzea eta, eginkizun horretan, merkataritza-jardueran esku hartzen duten eragileen informazioa lortzea eta prozesatzea eta baliabide teknikoak eta giza baliabideak antolatzea.
• Salmenta-plana lantzea eta produktuen eta/edo zerbitzuen merkaturatzea eta salmenta kudeatzea, merkaturatze-kanal bakoitzerako salmenta-teknika egokiak aplikatuta, betiere antolakundeak diseinatutako marketin-planean ezarritako helburuak lortzeko.
• Eskura dauden baliabideen eta espazioen aprobetxamendu egokia eta salgaien integritatea bermatuko duten baldintzetan antolatzea salgaiak biltegian, betiere ezarritako prozedurei jarraituta.
• Produkzio- eta banaketa-planetan materialen eta salgaien hornikuntza egitea eta kontrolatzea, eta, hala, antolakundeak eta/edo bezeroek ezarritako helburuak betetzeko kantitatea, kalitatea, lekua eta epeak ziurtatzea.
• Merkataritza-espazioak eta erakusleihoak ezartzeko eta muntatzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea, diseinu eta materialen zehaztapenak definituta, balizko bezeroak erakarriko dituen merkataritza-espazioaren irudia transmititzeko eta definitutako merkataritza-helburuak lortzeko.
• Merkataritza-espazioetan produktuen/zerbitzuen eta sustapen-ekintzen ezarpena antolatzea eta kontrolatzea, eta ezarritako merkataritza-helburuak lortzeko sustapen-kanpainen jardun-ildoak eta sortak zehaztea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Salmentaburua.
• Merkataritzako ordezkaria.
• Merkataritza-agentea.
• Dendako arduraduna.
• Denda bateko atal bateko arduraduna.
• Saltzaileen koordinatzailea.
• Telemarketin-gainbegiratzailea.
• Merkataritzako erakusleiho-apaintzailea.
• Merkataritza-espazioen diseinatzailea.
• Salmenta-puntuko sustapenen arduraduna.
• Merkataritza-espazioen ezarpeneko espezialista.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egingo du lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresetan, produktuak eta zerbitzuak salerosteko jarduerak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkataritza-espazioak diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko funtzioak betez.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.